XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kondairaren ikuskera materialistak dionez, bizitza errealaren produzioa eta erreproduzioa da azkenean (in ultima istanza), kondaira determinatzen duen unea.

Ez Marx'ek ez nik ez dugu sekula gehiagorik esan.

Orain inork une determinatzaile bakarra balitz bezala tesi hau okertuko balu, esakun kaxkar, abstrato ta absurdo bat bihurtuko luke.

Ekonomiazko egoera da oinarria.

Baina gainegiturako askotariko momentoak: klaseen arteko burrukaren politika-moldeak, eta bere atarramenduak; burruka bat irabazi ondoren klase garaileak ezarritako gobernakerak, tab.; molde juridikuak, eta baita ere burruka konkretu guzi hauek, beroietan parte hartzen dutenengan, dituzten erreflejuak (politika, deretxo, filosofiazko teoriak, erlijioazko ideiak, eta, bere desarroiloan, hartzen duten dogmazko sistema-kerak), guziok ere eragiten dute kondairaren burrukaldietan, eta askotan, beste momentu guzien gain, bere forma determinatu ere bai.

Momentu guzi hauen elkar-ekite bat da, zeinetan ekonomiazko mugimendua, kontaezineko menturen buruan... beharrezko bezala baliarazten bait da....

Gu geu gara kondaira egiten dugunok, baina lehenik premisa eta kondizio oso determinatuen pean.

Hauen artean, ekonomiazkoak dira azkenean erabakitzaileak.

Bainan politikazkoak, tab. ere, gizonen kaskoan bizirik gelditzen den tradizioak berak ere, beren funtzioa jokatzen dute, erabakitzailea den hura ez bada ere (73) ENGELS, Lettera di Engels a Joseph Bloch de 1885, ikus SR, 214 or.}.